(H)ari naizela

Legorretako Korrikaren aldeko bertso saioa entzungai

Iguarandarrak kantuan izan ziren Korrika eskualdetik pasa aurreko asteburuan.

Gaztetxean 50 lagun eta giro aparta. Horixe izan zen pasa den ostiralean, martxoko azken egunean, Legorretan. Korrika Kulturalaren barruan antolatutako saioa hain zuzen.

Gipuzkoako Herriarteko bertso saioak larunbat eta igandez jokatu direnez, larunbateko irratsaioan eten txiki bat izan zuen Herriartekoak eta Legorretako bertso saioa entzun ahal izan zen.

Bertsolariak: Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Manu Goiogana, Gemma Urteaga eta Unai Gaztelumendi.
Gai jartzailea: Imanol Artola "felix".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!