(H)ari naizela

Plaza Etxeberriko bertso saio Mikel Maizen konpainian

Karidadeko Bentakoen ordezkariarekin errepasatu ditugu bertsoaldiak.

Hasi da Gipuzkoako Herriarteko bigarren fasea. Karidadeko Benta eta Ereñozu izan ziren elkarrekin Zizurkilgo Plaza etxeberri jatetxean. Jatetxe bete jende eta mikrofonoaren aurrean:
Gai jartzailea: Igotz Alkorta
Karidadeko Benta: Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unei Mendizabal.
Ereñozu: Aritz Zerain, Ibon Miner eta Iñaki Zelaia.

Giro ederreko saioa antolatu zuten zizurkildarrek eta asteasuarrek eta bertako ordezkaria gonbidatu dugu Atariako estudiora bertso saioa komentatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!