(H)ari naizela

Herriartekoaren lehen faseak eman duenaren errepasoa

Eskualdeko lau taldeen hainbat bertsoaldiz gozatzeko aukera.

Amaitu da Gipuzkoako Herriarteko lehen fasea eta asteburu honetan atsedena izan du, datorrenean berriz gogotsu hasteko. Gainera, oso ondo amaitu da Tolosaldeko ikuspegitik, lau taldeetatik laurak igaro dira eta bigarren fasera.
 
Hori horrela izanda, guk ere pausatxo bat egin dugu eta lehen faseak eman duenaren lagin txiki bat atera nahi izan dugu, atzera begirako irratsaioa eginez. Eskualdeko lau taldeen zortzi saioetako bina bertsoaldi ekarri ditugu. Ez agian onenak, baina bai ale bikainak. Eskualdeko bertsolari guztien ahotsez eta lehen fasean egin dituzten ariketa mota guztiez gozatzeko parada.
 
Datorren larunbatean, martxoaren 25ean, berriro etorriko gara Herriartekoaren zurrunbiloan murgilduta Karidadeko Benta eta Erenotzu taldeen arteko bertso saioaz gozaraztera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!