(H)ari naizela

Am...ona eta Hernani 2 ren arteko bertso saioa

Iñaki Otaegi Am...onako gai jartzailearekin aztertu dugu bertso saioa.

Hamabinako berdinketarekin amaitu bazen ere, Am...ona taldea sailkatu zen ostiralean, Gipuzkoako Herriarteko hurrengo faserako. Unai Agirre, Oier Iurramendi eta Iker Osa hernaniarrak izan zituzten oholtzakide Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Amaia Agirrek.

Txalaparta Elkartean 50enbat lagun bildu ziren eta afari eder baten ostean, bertso saio bikain batez gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Bertsoaldi guztiak eta Iñaki Otaegi gai jartzailearen bisita izan ditugu (H)ari naizela irratsaioan. Otaiegiren laguntzaz aztertu ditugu bertsoaldiak eta bere bertso zaletasunaz ere hitz egiteko parada izan dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!