(H)ari naizela

Zazpi Astoren Gainean eta Arrain Nahastuak Getarian

Zazpi Astoren Gainean eta Arrain Nahastuak taldeek bertso saioa jokatu zuten ostiralean Getarian. Alex Goikoetxea alegitar gai jartzailea izan da gurean eta berarekin aztertu dugu bertso saioa.

Arrain nahastuak 12, Zazpi astoren gainean 12. Berdinketa. Pasa den martxoaren 4an izan zen Getariako Berdura Plazan bi taldeen arteko bertso saioa. Guztira 90 entzule inguru eta giro goxoa. Saio ona.
 
Gai jartzailea: Ane Ezenarro
Arrain nahastuak: Danel Olano, Libe Goenaga eta Egoitz Aizpuru
7 astoren gainean: Mikel Artola, Imanol Irazustabarrena eta Hodei Oiarzabal
 
Alex Goikoetxea alegitarra izan dugu gaurkoan bidelagun. Bere bertsozaletasuna, lehen esperientziak eta bertso munduak sortzen dion zirrara kontatu dizkigu, Getariako bertsoaldiak entzun ditugu bitartean.
 
7 astoren gainean dauzkagu zain alegitarrak, ostilarean Ataunen zer pasako. Izan ere, Aizkorpek 19 puntu beharko lituzke alegitarrei pasatzeko eta aldiz 16 Arrai nahastuek. Paretxuko saioa joaten bada, alegitarrak pasako dira hurrengo fasera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!