(H)ari naizela

26+ nagusi Azpeitiko saioan

"Etxorde" taldeko kidearekin aztertu dugu bertso saioa.

San Agustin kulturgunean ospatu zen Gipuzkoako Herriarteko lehen kanporaketako enegarren saioa. Erniarraitz 4 alde batetik eta Tolosaldeko 26+ bestetik. Giro aparta eta bertso saio txukuna.
 
Gai jartzailea: Ane Iriondo
Erniarraitz 4 taldetik: Aitor Salegi, Oier Etxeberria eta Jon Ander Iriondo
26+: Txomin Azpiroz, Iñigo Gorostarzu "Etxorde" eta Adur Gorostidi
 
Gurean izan dugu 26+eko Etxorde bertso saioaren inguruko argibideak emateko eta bertsoaldi bakoitza analizatzeko. Azken emaitza, 26+ garaile 17 eta 7. Aukera handiak ditu 26+ taldeak hurrengo fasera pasatzeko. Datorren larunbatean Debagoienak eta Donostiako Aitziaren gorraizia taldeak egiten dutenaren zain egon beharko du: Debagoienak 8 puntu ateratzen baditu, 26+ sailkatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!