Ander Malbadi Hari naizela irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko otsailaren 9a

Sutondotik Beñat Iguaran eta Ataria bertso saioko bertsoaldiak.

Ander Malbadi, Hauspo Artean irratsaioko esataria izan da gurean. Izan ere, honek hauspoa modu askotan lantzen du: bertsotan, kantuan, antzerkia, trikiaz... inoiz saio ofizial batean kantatu ez badu ere, bertsol eskolan ibili izan da eta hainbat bertso-bazkari eta bertso-afari alaitu ditu berak trikitixarekin. Jendaurreko emanaldi mota ezberdinez hitz egin dugu berarekin.
 
Horrez gain, Ataria bertso saioko bertsoaldiak entzun ahal izan ditugu eta Beñat Iguaranek Trump-ekin gure buruari egiten diogun tranpaz kantatu digu Sutondotik.
 
Amaitzeko, Ander Malbadik berak aukeratu du amaiera kantua: Elgeta (Iker Goenaga). Maialen Lujanbiok sortutako "Norbere mundu intimo" doinuaren oinarrian dagoen kanta hain zuzen.
 
Eta ez ahaztu asteburu honetan bi zita dauzkagula Gipuzkoako Herriartekoan:
Otsailak 10, ostirala: Zazpi astoren gainean (Alegia) vs. Aizkorpe (Ataun-Segura) Alegiako Gaztxean, 21.00etan zahagi ardoa eta gero.
Otsailak 12, igandea: 26+ (Tolosaldea) vs. Debagoiena Anoetako Kuku Elkartean, 14.00tan bazkaria eta 17.00etan bertso saioa.
 
Eta Otsailak 11ko (H)ari naizela irratsaioan Alegiako kanporaketako bertsoaldiak entzuteko aukera izango dugu Maialen Oiarzabal Zazpi askoren gainean taldeko antolatzailearekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!