Naiara Arreseigor: «Emakumea izateagatik ez, baina eskualdekoa nintzelako bai, egin nituen saio batzuk»

Naiara Arreseigor gonbidatu nagusia. Iñigo Gorostarzu Etxordek urte berriarekin gure buruari jartzen dizkiogun erronka faltsuez kantatu digu Sutondotik.

Irratsaioaren mamian, batetik, azaroaren 18an Legazpin izandako bertso-saioko bertsoaldiak ekarri ditugu:
Gai jartzailea: Ane Beloki
Bertsolariak: Mikel Artola, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Amets Arzallus.

Bestetik, Naiara Arreseigor bertsolariarekin hitz egin genuen 42. (H)ari naizela irratsaioan. Bere bertso ibiliaren hasierako pausoak eta bere bertso ibilbide laburraz hitz egin zigun. 1986koa izaki, bere belaunaldian eskualdean hutsunea egon zela aipatu zigun eta hargatik Hernanin hasi zen bertsoeskolan. Bertsoeskolan hasi eta lehen urtean Eskolarteko Gipuzkoako finaan sailkatu zen.
Emakume izateagatik saio gehiago egin ote dituen galdetuta, emakume izateagatik ezetz, baina eskualdeko bertsolari gaztea izateagatik baietz erantzun zigun, hutsune handia zegoelako garai hartan.
(H)arituzen aurrekari izan zen Tolosako bertsoeskolako kide izan zen eta azken urteetako Tolosaldeko bertso mugimendua gertutik bizi izan du.
Horrez gain, bertsoa.eus-en ere lan egina da eta bere funtzio eta eginbeharrez ere galdetu diogu.

Motz geratu zaigu ordubetea, gehiagorako ere ematen baitu Naiararen ibilbideak eta hitz jarioak.

Irratsaioa amaitzeko berriz, Esne Zopak taldearen "Iturribideren panderoa".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!