(H)ari naizela

Asteasuko bertsoeskola barrutik ezagutzen

Asteasuko bertso eskola barrutik ezagutu du Felixek eta Mallabiako finaleko bertsoaldi onenak entzungai.

Aste honetan bertso irratsaio berezia grabatu du felixek. Gonbidatu bat ekarri ordez, bere burua gonbidatu du bertsoeskola batera. Asteasuko asteazkenetako taldera egin du txangoa eta Haritz Mujika eta bere bost ikasleekin igarotako klasearen zatirik interesgarrienekin eta abenduak 2an ospatu zen II. Mallabiako Bertsolari gazteen txapelketako finalarekin osatu du irratsaioa.

Amaiera kantua: Santa Luzietan (Bizkaiko Kopla Zaharrak diskoa, Amuriza Tapia eta Leturiak egina)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!