(H)ari naizela

Iñaki Amundarain Amezketako alkatearekin bertsoaz hizketan

Iñaki Amundarain amezketarra txikitatik izan da bertsozalea eta bertso-eskoletan eta jardun izan da bertsolaritzaz ikasten. Jendaurreko bat-bateko saio bakarra egin du, duela bospasei urte Amezketan, Santa Ageda bezperan, Bixente Gorostidirekin batera, etxez etxe. Bat eta bakarra. Baina, ez du hargatik bertsolaritzarekiko zaletasuna alboratu.

Herriko agintari gorenak zer egin dezake bertsolaritzaren alde? Zenbateraino dago alkatearen esku eta zenbateraino herritarren esku herriaren nortasuna? Galdera horiei eta gehiagori erantzun beharrean egon da: Amezketako San Bartolometako saioaren prestakuntzaz, bertsozaletasunaz etab.

Iñakirekin hitz egin aurretik Amaia Agirreren sutondokoa entzun dugu. Primizian entzun gainera, III. Pedro Mari Otaño bertso paper lehiaketako irabazlearen bertsoak.

Eta euskararen eguna zela aitzaki hartuta, Mikel Laboaren ahotsean entzun ditugu Xalbadorren "Herria eta hizkuntza" bertsoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!