(H)ari naizela

Garikoitz Zubillaga: "Bizitzan plater ezberdinak jatea nahiago dut, plater bakarretik asko jan baino"

Garikoitz Zubillaga ez da bertso munduan ezaguna, baina izan du bere harremana bertso munduarekin. Alegiko bertso-eskolan, Zazpi Astoren Gainean ibilia da, hainbat bertso sorta idatzia eta bere garaian, baita gai-jartzaile lanak egina ere. Zumaiako arraun taldeko arraunlaria da egun eta bertsoaz, arraunaz eta bere bizitza bizitzeko moduaz hitz egin digu, mutil honek ohi duen bezala, barren-barrendik.

Ixiar Altuna amezketarraren sutondokoa. Azaroak 18ko bi bertso saiotako bertsoaldiak entzun ditugu:
Sarek antolatuta Ibarrako Xepla elkarteko bertsoaldi batzuk eta Mallabioako II. Bertsolari Gazteen Txapelketako bigarren finaurreko bertsoaldi batzuk ere bai.

Amaiera kantua: Negu hotzeko gauetan (Letra: Mikel Artola, Musika: Zazpi Astoren Gainean)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!