«Belaunaldi batzuei falta zaie ezagutzea bertsolari izatea prestigio iturri ez den garaia»

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko azaroaren 17a

Unai Mendizabalek III. Pedro Mari Otaño bertso-paper lehiaketaren berri eman digu.

Aitor Mendiluze, eskualdeko bertso palmaresik oparoena duen bertsolaria izan dugu gurean. Bertsolaria, hezkuntza arautuko irakaslea, eragile izana eta kritikoa. Batez ere bere buruarekin. Zorroztasuna du: "bertigoa bilatzen diat, baina beti bilatu izan diat. Ariketa baten aurrean sekula ez erosotik jo".

Elkarrizketa interesgarria eta gogoeta interesgarriak utzi dizkigu: "ibilbideko puntu batean nago, ez gorago, ez beherago" edota "belaunaldi batzuei falta zaie ezagutzea bertsolari izatea prestigio iturri ez den garaia, non proiektuetan sinetsi egin behar den eta lan zikin asko egin behar den".

Entzundako bertsoaldiak: II. Mallabiako bertsolari gazteen sariketako lehen finalaurrekoa.

Amaiera kantua: "Zoaz hegan" (Triki ta ke)

III. Pedro Mari Otaño bertso-paper lehiaketaren informazio gehiago: http://ataria.eus/zizurkil/1477590970891)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!