(H)ari naizela

Juan Kruz Igerabide bertsoaz, poesiaz eta haur literaturaz

Elkarrizketa luze-zabala eskaini digu bere goxotasun eta pasioarekin

Munduari barrutik begiratzen dio Juan Kruz Igerabidek. Sentimenduetatik abiatzen da. Hortik ulertu behar dira bere literatura lan gehienak. Eta hortik bertatik ulertzen du berak, bilakaera baten ondorioz bertsolaritza.

Bere poesia zatiak irakurri ditugu, gogoetak egin ditugu eta barre ere egin dugu, ezinbestekoa baita.

Huntaz eta hartaz jardun zaigu idazle eta ikerlari adunarra. Bertsolaritzari buruzko bere ikuspegia ere eman digu, belaunaldi berria badator eta badaude oraintxe lehengo belaunaldian eta oraintxe belaunaldi berrian kantatzen duten bertsolariak ere, leku guztietara moldatzen direnak.

Tartean entzun ditugun bertsoaldiak:
Altzoko San Inaziotako bertso saiokoak.

Amaiera kantua: "Eztarria" (Jabier Muguruza)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!