(H)ari naizela

Millan Telleria: "Bertsotan asko ikasi gabe hasi ninduan"

Iker Iriartek bizitza serioegi hartzeari buruzko bertsoak ekarri dizkigu sutondotik.

Millan Telleria bertsolari albizturtarrarekin izan dugu zita Ataria Irratiko estudioan. Beti bezain gozo eta xamur hitz egin digu. Hitz egin du bere hastapen denborez, nola bertsoaz asko jakin gabe jada bertsotan hasi zen. Bere lehen saioez hitz egin digu eta baita hasierako urte haietaz ere. Txapelketak baino, nahiago saio libreak. Eta oholtzako saioa bada, gehienez lau bertsolari.
Ez du ulertzen nola esan dezakeen jendeak gaur egungo bertsolariak ez dituela ulertzen, bertsoa edukiz lehen baino kargatuagoa den arren.
Horrela segi nahi luke bertsotan, astean behin bere Goierriko lagunekin elkartuz eta urtean 30en bat saio eginez.
Ez luke nahi bertsotan arrastaka aritzea eta plazak utzi ehar dituela sentitzen duenean, utziko omen ditu.

Millan Telleriaren aspaldiko bertsoaldi batzuk entzun ditugu eta baita Alkizako festetako saioko bertsoaldi batzuk ere.

Agurtzeko berriz, Huntza taldearen Aldapan gora abesti ezaguna. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!