(H)ari naizela

Irazuri eginiko elkarrizketa interesgarria

Imanol Irazustabarrenak futbolari buruz egindako bertsoak sutondotik

(H)ari naizela bertso irratsaioko 30. saioan Jexux Mari Irazu bertsolari larrauldarra izan da gure estudioan. Bertsoa.eus berak sortutako web guneaz hitz egin digu: duela hamar urte zeuden beharrez eta proiektuaren bilakaeraz.
Bestalde, bertsolaritzaren zertasunaz ere hitz egin digu. Bertsolaritza berak nola ulertzen duen eta bertsolaritzaren sintzerotasun beharraz hitz egin digu. Txapelketan eta oholtzako saioetan baino erosoago eta libreago sentitzen omen da egoera bera gaia den saioetan.
Benetan entzuteak merezi duen elkarrizketa eskaini digu filosofo larrauldarrak.
Entzun diren bertsoaldiak:
2016ko urriaren 7ko Orbelako bertso-saio musikatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!