Txomin Azpiroz anoetar bertsolari gaztearekin berriketan

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2016ko urriaren 20a

Horrez gain, Unai Mendizabalen sutondoko bertsoak eta udako eskualdeko zenbait bertsoaldi ere bai.

Hari naizela irratsaioaren bigarren denboraldiko bigarren irratsaioan Txomin Azpiroz bertsolari anoetarrari egin diogu ezkarrizketa. Lehen plaza oraindik bertso-eskolan apenas ibili gabe egin zuen eta bertsotan serio hasi eta handik gutxira jada Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hartu zuen parte. Bere berezko sen hori ere nabarmen geratu da elkarrizketan.

Horren aurretik baina, Unai Mendizabal "Mendi"k indar handiko hiru bertso ekarri dizkigu, ezer aurreratu gabe, hobe zuek entzutea.

Eta aste honetako bertsoaldiak berriz, udako eskualdeko bertsoaldiak izan dira batez ere. Berezitasun batekin, ez dira oholtzako saioak izan, bertso-bazkari/afari eta bertso-poteotako bertsoaldiak baizik:
- Altzoko San Inazio jaietako lehen eguneko bertso-poteoa Mikel Artola eta Haritz Mujika bertsolariekin,
- Usurbilgo San Esteban auzoko bertso-afaria Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Unai Mendizabal-ekin, gai-emaile: Haritz Mujika.
- Eta salbuespen bat egin dugu, Txomin Azpiroz etorri denez, bere bertsoaldi bat entzun nahi genuenez, 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Ataungo aurrekanporaketako goizeko saioko bertsoladi bat ekarri dugu: Unai Mendizabalekin 8ko handian egindako bertsoaldia hain zuzen ere.

Eta irratsaioa amaitzeko 7 ESKALE taldearen 6 epaile kantua.

Plazer duzuelakoan, ez ahaztu irratiko hurrengo zita larunbat eguerdiko 14.00etan izango dugula ATARIA IRRATIAn.

Amaitzeko 7 eskaleren

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!