Sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko azaroaren 2a

Guztira 300 euskaltzale baino gehiagok eman dute izena azken egunetan eta horrenbestez, sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora. Autobuseko bidaiak 10 euroko prezioa du eta egunean bertan ordaindu beharko da.

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko eta dagoeneko amaitu da izena emateko epea. Guztira 300 euskaltzale baino gehiagok eman dute izena azken egunetan eta horrenbestez, sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora. Autobuseko bidaiak 10 euroko prezioa du eta egunean bertan ordaindu beharko da. Manifestazioa amaitzean (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da), autobusak aparkatuta egongo diren tokira bueltatu eta etxera itzuliko dira autobusak. Egunean bertan informazio zehatza emango da autobusean.

AUTOBUSEN IRTEERA LEKUAK ETA ORDUAK:

—————————————————–
*GARRANTZITSUA: Online izena eman dutenek, aukeratutako geltokian hartu behar dute autobusa. Herrietan presentzialki emandakoek, herri horri dagokion geralekura azaldu behar dute (Altzokoek, Amezketakoek eta Orendaingoek Alegiara; eta Orexakoek Lizartzara).
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!