Pasahitza (zaharra)

7.000 ahobizi eta belarriprest Tolosaldean!

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko azaroaren 23a

Euskal Herri osoan ia 200.000 herritarrek ekin diote gaur Euskaraldiari, eta eskualdean, berriz, ia 7.000 pertsonek. Horietatik, %85 ahobizi eta %15 belarriprest, %35 gizonezkoak eta %65 emakumezkoak. Izena eman ez dutenek oraindik ere aukera izango dute horretarako.

Euskaraldiaz gain, Galtzakomik lehiaketaz aritu zaigu Igor Agirre Galtzaundiko kidea. 100 parte hartzailetik gora izan ditu aurten. Galtzaundi tabernan ostegunean, hilaren 29an izango den atsotitzak argazkitan ekitaldiaz ere hitz egin digu. Oskia Karrera eta Aitor Mendiluze ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!