Zergatik parte hartu Euskaraldian?

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko irailaren 19a

Euskaraldiaren Tolosaldeko Hamaikakoa osatzen duten kideek 11 eguneko esperimentu sozialean parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute.

Unai Mendizabal: «Euskaraz badakigunon eta ez dakitenen kontzientziak pizteko baliagarri izango da».

Garbiñe Biurrun: «Gizarte honetako partaide naizenez, euskarekiko konpromiso bat daukat. Konpromiso hori egonkortu eta azaldu nahi dut Euskaraldian».

Kike Amonarriz: «Tolosaldean inon ez bezalako eta inoiz ez bezalako aukerak ditugu euskara hizkuntza nagusia izateko. Horregatik da horren garrantzitsua Euskaraldia».

Elixabet Azpiroz: «Esparru guztietan euskaraz bizi nahi dugunok horrelako ekimenetan parte hartu behar dugu erabilera ezagutzaren maila berekoa izateko».

Armando Roca: «Euskal Herria maite dut eta nire seme-alabek euskaraz hitz egiten dute. Horrelako mugimenduak errespetatu eta babestu behar dira».

Mila Canseco: «Betidanik naiz belarripresta. Urte batzuk daramatzat Mintzalagunean parte hartzen eta horregatik hartu dut konpromisoa Euskaraldiarekin».

Jokin Altuna: «Aldagelan askotan bizi dugu batzuk euskaraz eta besteek gaztelaniaz egitea. Denon partetik jarri behar dugu euskararen egoera eta erabilera hobetzeko».

Tarba Dedah: «Euskara gehiago barneratzeko helburuarekin hartuko dut parte, nire egunerokotasunean presenteago izateko».

Iker Galartza: «Euskara entzun eta euskaraz hitz egitea gustatzen zait. Nire herrian euskaldunez inguratuta egon nahi dudalako hartuko dut parte Euskaraldian».

Ane Urkola: «Ekimenaren helburua erabileran eragitea denez, interesgarria iruditzen zait hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera datuei buelta emateko».

Axun Lopetegi: «Azken urteetan euskara jende askok ikasi duen arren, kalean ez da horrenbeste antzematen. Horri bultzada bat eman nahiko nioke Euskaraldiarekin».

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!