Garena ezkutatzen dugu inauterietan, eta bizidunek ere hori egiten dute. Inauterien ideia beraz aspaldikoa da. Kamuflajea edo cripsisa oso ohikoa eta oinarrizkoa da.

Ingurunearekin nahasteko bere kolore bera hartzea da kamuflajearen teknika ohikoenetarikoa. Nahasmena sortzeko marrak sortzea ere oso erabilia da. Zebren kasua da hau. Taldeka doazen zebrek nahasmena sor dezakete euren atzetik doazen harrapakarientzat. Badira animaliak, halaber, beste animalia batzuk imitatzen dituztenak euren burua mehatxatua sentitzen dutenean. Suge batzuk, esaterako, suge arriskutsu batzuen tankera hartzen dute euren aurkariak uxatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!