Pello Reparazek egin du 24. Korrikaren abestia

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2025eko abenduaren 11

Iturria: AEK

Gaur aurkeztu dituzte 2026ko Korrikaren abestia eta bideoklipa: 'Xiberutikan mendebaldera'. Reparazek lagun izan ditu Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena.

Nork egingo ote zuen, zein estilotakoa izango den... Izaten da jakin-mina Korrikako abestiaren inguruan; bada, argitu dira zalantza den-denak: Pello Reparazek egin du 24. Korrikako abestia, Xiberutikan mendebaldera. Reparazek ondoan izan ditu Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena ere. Gaur aurkeztu dute kantua eta haren bideoklipa, Agoitzen (Nafarroa).

Aurkezpenean izan dira Reparaz bera eta Ane Elordi, Korrikaren koordinatzailea. Elordik azaldu duenez, aurten lehenengo aldiz AEK osoak «prozesu demokratiko baten bidez» aukeratu du nori egin kantuaren enkargua: «Aurrenekoz, AEKide guztion artean erabaki dugu noren eskutan jarri Korrikaren kanta». «Zinez» eskertu du egindako lana: «Eskerrik asko Korrikarako kanta zoragarri hau ekoizteagatik eta, are gehiago, musikatik euskarari eta euskal kulturari egiten diezun ekarpenagatik». Abestiarekin batera, bideoklipa ere publiko egin dute; nabarmendu dute plano sekuentzian grabatuta dagoela.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!