«‘Euskaraz’ hitza entzun, eta aurre egin zidan»

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2025eko martxoaren 6a

Tolosako geltokian guardia oldartu zitzaion gaztea eta haren kidea. BERRIA

Astelehenean jakin zen berria: ordu txikietan, Renfeko zinpeko guardia bat oldartu zitzaion gazte bati Tolosan, euskaraz aritzeko eskatzeagatik. Ondoan zuen adiskidearekin batera, gertatu zena kontatu nahi izan du.

EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek astelehenean eman zuen albistea: goizaldean Tolosako tren geltokiko zinpeko guardia batek eraso egin zion gazte bati, mutilak euskaraz hitz egiteko eskatu ondotik. Irudiak ere zabaldu zituzten, eta lurrean gerarazita ikusten da gazte bat. Ez zegoen bakarrik, adiskide batekin zegoen, eta zer gertatu zen azaltzeko elkartu dira biak. Anonimoki mintzatu dira. Eman dituzte, hala ere, beraiei buruzko hainbat datu: 18 eta 19 urte dituzte, Donostiakoak dira, eta EHEko kideak. Hitza hartu nahi dute halakoen gainean abisu emateko. Izan ere, ez du zalantzarik lurrean gerarazita egon zen gazteak, euskaraz jarduteko eskeak eragin zuen portaera hura: «‘Euskaraz’ hitza entzun, eta aurre egin zidan».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!