Bilbora helduko dira bide guztiak

Erabiltzailearen aurpegia Maixa Utrera Puelles 2023ko azaroaren 2a

Tolosaldeko Galtzaundi euskara elkarteko kide bat, kartelak jartzen. GALTZAUNDI

Larunbatean Kontseiluak Bilbon egingo duen manifestazioari atxikimendua erakusteko keinu ugari izan dira asteotan; autobusak antolatzeko mugimendua ere badago hainbat herritan, eta euskaltzaleen artean nabarmena da manifestazio jendetsu bat egiteko gogoa, mugarria jartzeko.

Ate joka da Euskalgintzaren Kontseiluak deituta larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioa. Azken asteotan, bereziki, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: euskara elkarteek, auzo elkarteek, euskaltegiek, guraso elkarteek, sindikatuek, udalek... Euskararen aurkako oldarraldia salatzera deitu dute horiek guztiek, eta Euskal Herriko hainbat bazterretan, halaber, Bilbora joateko autobusak-eta ere antolatu dituzte.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!