'Tolosaldeko Ataria'-k jai batekin ospatuko du 10. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2023ko urriaren 5a

Festa bihar egingo dute Tolosako Zerkausian, 18:00etan. Eskualdeari esker ona adierazi diote.

Hamar urte bete ditu Tolosaldeko Ataria komunikabideak. Egunero Gipuzkoako Tolosaldea eskualdearen gaineko informazioa ematen du, eta ahalegin horretan pausoak ematen jarraitzen du. Rebeka Calvo erredakzioko koordinatzaileak azaldu du urte hauetan behar komunikatibo berrietara egokituz joan direla. «Baina hori baino garrantzitsuagoa da eskualdea saretzeko eta komunitatea osatzeko egindako ahaleginak emaitza ona ekarri duela. Ataria ez du bakarrik lantaldeak osatzen, lantaldetik harago, kolaboratzaile sare zabala osatu dugu, eta harro esan genezake hori, horrek ahots eta ikuspegi desberdinak lantzeko aukera eman digulako. Gure ustez, eskualdeko herritarrek Ataria bere sentitzea lortu dugu».

Xede horri jarraituz, Tolosaldeko Ataria-k bere hamargarren urteurrena ospatuko du bihar, Tolosako (Gipuzkoa) Zerkausian. Hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira; jan-edana ere ez da faltako. 18:00etan hasiko dute festa, eta 21:30era arte iraungo du.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!