Bikote batek salatu du jatorriagatik eta sexu orientazioagatik jipoitu dituztela

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Jaurena 2023ko maiatzaren 16a

Amasa-Villabonan gertatu da, larunbat gauean.

Zenbait hedabidek baieztatu dutenez, bikote homosexual batek salaketa bat jarri du, joan den asteburuan Villabonan (Gipuzkoa) jipoitu egin zituztelako. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dio gertatutakoa ikertzen ari dela. Biktimek adierazi dutenaren arabera, jatorriarengatik eta sexu orientazioagatik eraso zieten. Taberna batetik atera zirenean gertatu zen: hamabost gazte inguru oihuka hasi zitzaizkien, eta haiengatik urruntzen saiatu ziren; bietako baten izebari muturreko bat eman ziotenean, emakumea laguntzera joan ziren, eta orduan hasi ziren jipoiak. Polizia iritsi zen arte ez ziren gelditu.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!