«Denbora guztian goraka egin dudan sentipena dut»

Erabiltzailearen aurpegia Unai Ugartemendia 2018ko api. 6a, 09:05

Aspaldiko apusturik handiena jokatuko dute 'Arria V.a'-k eta Iker Vicentek etzi, 12:00etan, Tolosako zezen plazan. Hogei enbor dituzte zain, eta 6.000 euro izango dituzte jokoan. Baikor da Ibarran bizi den errezildarra.

Oso gogotsu dago Xabier Orbegozo, Arria V.a (Errezil, Gipuzkoa, 1977), ilusioz gainezka. Azken hilabeteetan buru-belarri aritu da Iker Vicenteren aurkako apustua prestatzen, eta azken orduak patxadan pasatu nahi ditu. Hamalaugarren apustua izango du, eta badaki aurkari gogorra izango duela aurrean, baina jakitun da «onena» emanez gero ere «irabazteko aukera handia» izango duela.

Igandean jokatuko duzu apustua Iker Vicenteren aurka. Nola zaude?

Oraingoz, minik gabe eta aitzakiarik gabe. Prestakuntza oso ondo joan da. Ez dut inolako arazorik izan, ez lesiorik, ezta osasun arazorik ere. Denbora guztian goraka egin dudan sentipena dut, eta uste dut orain arteko sasoirik onenean iritsiko naizela.

Nola joan da prestakuntza?

Oso gogor aritu naiz, eta egun batzuetan izugarrizko saioak egin ditut. Azken apustuetatik korrikako saioak kendu eta indarra berreskuratu beharrean nengoen. Indarra hartzen saiatu naiz, beste gauza asko baztertu gabe.

Entrenamendu zehatzik egin al duzu apustu honetarako?

Entrenamendu luzeak egin ditut, badakidalako lan luzea egin beharko dudala. Mendian asko ibili naiz, baita bizikletan ere. Aizkoran, besteetan bezala, saio luzeak egin ditut, eta pisua jasotzen ibili naiz gimnasioan. Indarberritzeko ezinbestekoa izan zait pisuarekin ibiltzea.

Egin dituzun azken apustuetan, korrika eta aizkoran aritu zara. Oraingoan, ordea, aizkoran bakarrik ariko zarete. Zenbat kilo gehiago zara orain?

Ez dut kilo asko hartu, baina hartutako kiloak onak dira. Kiloak hartzera joanda, azkar hartzen dira, baina ez badute ezertarako balio, alferrik da. Denera, bost kilo hartu ditut; lehen, 87 kilo nituen, eta orain, 92.

Zertan nabarituko duzu bost kilo horiek hartu izana?

Kolpean, batez ere. Aizkorak amaieran eskatzen duen kolpean asko igartzen da. Beste puntu bat ematen dio aizkorari. Azken finean, eta, egurrak mozten goazen heinean, kolpea behar da enborrak aurreratzen joateko. Gorputzaren eta esfortzuaren iraupena mantentzea lortu dugu, nahiz eta kilo batzuk hartu ditugun.

Jarraitu hemen irakurtzen.

Erlazionatuak

Ikusmina sortu duen apustua

Imanol Garcia Landa 2018 api 04 Ibarra   Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!