Nekane Txapartegik Suitzan jarraitu ahal izango du

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko abenduaren 1a

Herrialde horretako Justizia Auzitegi Federalak jakinarazi du baztertu egin duela Txapartegiren asilo eskaria, haren aurkako auzia preskribaturik geratu ostean.

Nekane Txapartegi asteasuarra (Gipuzkoa) irailean geratu zen aske. Espainiako Auzitegi Nazionalak preskribatutzat eman zuen hari egotzitako delitua, eta, horrenbestez, bertan behera gelditu zen haren kontra Espainiak egin eta Suitzak onartutako estradizio eskaria. Iazko apiriletik zegoen Txapartegi behin-behinean preso, Zurichen (Suitza).

Orain, Justizia Auzitegi Federalak jakinarazi du asilo eskaerak ez duela funtsik, ez baitago haren aurkako estradizio eskaerarik. "Europako gainerako herritarren gisara, Txapartegi andrea Suitzan egon daiteke zirkulazio askearen arauen arabera", Migrazioetarako Estatu Idazkaritzako bozeramaile baten esanetan.

Jarraitu irakurtzen hemen.

 

Irakurri hemen Nekane Txapartegiri egindako elkarrizketa, aske geratu berritan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!