NBEk Txapartegi ez estraditatzeko eskatu dio Suitzari

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Iruretagoiena 2017ko apirilaren 24a

Txapartegiren estraditatzea salatzeko mobilizazioa, Bernan, irailean

Nazio Batuen Erakundeko torturaren eta bestelako tratu gizagabe eta krudelen aurkako kontalari berezi Nils Melzerrek egin du eskaera. Haren arabera, "torturen bidez lortutako konfesioa du oinarri" Espainiak Txapartegiri jarritako zigorrak.

Nekane Txpartegi euskal presoa Espainiaratzeko erabakia atzera botatzeko eskatu dio Suitzari NBEko torturaren aurkako kontalari bereziak. Suitzako Justiziak martxoan erabaki zuen Espainiaren estradizio eskaera onartzea, eta argudiatu zuen Txapartegik ez zuela "era sinesgarrian frogatu" torturatu zutela. Helegitea jarri zuen defentsak, eta Suitzako Zigor Auzitegi Federalaren esku dago orain erantzuna.

Jarraitu irakurtzen Berrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!