Gorenak hiru urte eta erdira murriztu dio zigorra Txapartegiri

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko otsailaren 15a

Sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra zuen; 18/98 auziko Xaki atalean zigortu zuten. Iazko apiriletik, Suitzan dute preso.

18/98 auziko Xaki atalean zigortu zuten Txapartegi, 2007an. "Erabilitako medioak eta eragindako ondorioak" aintzat hartuta, "larritasun gutxiagoko" gertaeretan zigorra gradu bat edo bi murrizteko aukera ematen du Zigor Kodeko 579 bis 4 artikuluak, eta horixe aplikatu diote orain Goreneko epaileek. Epaileek azaldu dutenez, "ETAri laguntzeko" egin zuen bakarra pertsona bati bi pasaporte ematea izan zen, hark ETAri emateko.

1999ko martxotik azarora eduki zuten preso Txapartegi, baina Suitzan bizi izan da azken urteetan. Espainiaren estradizio eskaera bat tarteko atxilotu zuten joan den apirilean, eta han dute preso geroztik. Estradizioa ukatzeaz gain, asilo eskaera ere egin zuen Txapartegik Suitzan, bereziki, 1999ko tortura salaketa oinarri hartuta.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!