Hasi dira ustez Naparra dagoen lekuan indusketa lanak egiten

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Iruretagoiena 2017ko apirilaren 4a

Brocas eta Labrit artean dagoen harizti batean egingo dituzte indusketak jendarmeek. Paco Etxeberria, Iñigo Iruin, Solenne Motylenek epailea eta jendarmeen koronela han dira.

Jose Miguel Etxeberria Naparraren (Iruñea, 1958) gorpua bilatzeko lanak hasi dituzte gaur, Landetan (Frantzia), Baionatik 130 bat kilometrora, Brocas eta Labrit artean, D-651 errepidearen 53-54 kilometroetan dagoen harizti batean.

Berriako Hodei Iruretagoiena kazetaria bertan da, eta zuzeneko kontaketa egiten ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!