Naparraren desagerpena kontatuko du Jon Alonsok

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2017ko urtarrilaren 16a

Euskal Herriko historia hurbila ikertzeko Tene Mujika beka irabazi du idazle nafarrak Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren heriotza ikertzeko proiektuarekin.

Zintzoki eta autokritikari ihes egin gabe". Bere belaunaldiak euskal gatazkaren gorabeherak nola bizi izan zituen kontatzea da Alonsoren proiektuaren asmoa, eta Jose Migel Etxeberria Naparra desagertuaren kasua hartuko du horretarako kontaketaren ardatz modura. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izan zen Etxebarria, eta, Ipar Euskal Herrian errefuxiatu bizi zelarik, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, eta, egun batzuk geroago, Batallon Vasco Españolek hartu zuen bere gain haren hilketa. Eta haren historia kontatzea da proiektuaren helburua. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak bultzatutako Tene Mugika bekak, eta Etxebarriari buruzko proiektu horrekin irabazi du orain saria Alonsok.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria egunkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!