Aske utzi dute Tolosan adingabe bat bortxatzea egotzita atxilotutako gizona

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko otsailaren 21a

Irudian, astelehen iluntzean egindako kontzentrazioa.

Bi astero agertu beharko du epaitegian, eta ezingo du biktimarengana hurbildu, Berria egunkariak argitaratu duenez.

Igandean, emakume adingabe batek salatu zuen goizaldean bortxatu egin zutela Tolosan (Gipuzkoa), eta Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atzeman zuen herenegun bertan, sexu erasoaren egilea delakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizean eraman dute epailearen aurrera, eta arratsaldeko bostak baino minutu batzuk lehenago askatu dute.

Hala ere, hilaren 1ero eta 15ero joan beharko du epaitegira, eta adingabearekiko urruntzeko agindua ezarri dio epaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!