Isiltasun ozen bat erasotzaileei

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko otsailaren 20a

Plaza Zaharra txiki geratu da, gaur, igande goizaldeko ustezko bortxaketa salatzeko deitutako mobilizazioan.

"Ez" eta kito. Hitzez baino, gorputzez azaldu nahi izan dute tolosarrek, ez dutela eraso matxista bakar bat onartuko. Erantzun zabala jaso du Tolosako Udalak Tolosako Emakume Taldearekin, karroza eta konpartsekin eta txosnekin elkarlanean egindako deialdiak eta, ehunka herritarrekin batera, hitzordua izan dira, Olatz Peon alkatea, udalbatzako alderdi guztietako ordezkariak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria.


Isiltasun ozen batek hartu du kalea, eta jendetza elkartu da Plaza Zaharrean nahiz aldameneko kale eta zubietan. Txalo zaparrada batek biribildu du mobilizazioa.


Ertzaintzak atzo gauean 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, Kalderero gaueko bortxaketaren ustezko egilea delakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!