III. Larrañeta eta II. Bedaio harrien txapelketa (Bedaio, 2026-09-06) (34'11'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Bi harri baldar zortzi kirolarientzako: 125 kiloko ‘Larrañeta’ harria eta 69,4 kiloko ‘Bedaio’ harria. Honako harri-jasotzaile hauek izan dira Bedaion jardun dutenak: Maddi Gesalaga zarauztarra, Malen Morandeira urnietarra eta Maddi Salterain ‘Urra II.a’ emakumezkoak.

Gizonezkoak, berriz, Mikel Lopetegi ‘Urra’ zarauztarra, Xabier Aranburu ‘Guzta’ izaldarra, Aimar Galarraga Oriokoa, Gari Garmendia Idiazabaletik eta Aimar Ardanza elorrioarra. Bost minutuko saioa izan du kirolari bakoitzak harria bizkarreratzeko. Txapelak, Maddi Gesalagak eta Mikel Lopetegi ‘Urra’-k jantzi dituzte. Jende ugari elkartu da bertako frontoian eta txaloka animatu du harri-jasotzaileen ahalegina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!