Txapela jarri beharrean, zapia ipintzen zaio buru gainean irabazleari eta hori, aurreko urteko irabazleak egiten du. Beraz, irabazlea hurrengo urteko saiora etorri beharrean aurkitzen da. Antolatzaileek gonbidatzen dituzte beste hiru bertsolariak. Aurtengoan, honako hauek izan dira protagonistak: Maider Arregi iazko irabazlea; Igor Elortza, Oihana Bartra eta Xabat Illarregi. Saroi Jauregi aritu da gai-jartzaile lanetan. Xabat Illarregi gertatu da irabazle! On egin!