Ataria TB

Bertso saioa (2) (Altzo, 2026-07-31) (49'08'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Bertso saio aparta antolatu dute Altzon, bertako jaien baitan. Bertan 7 protagonista izan dira. Pello Olano gai-jartzailearen gidaritzapean, honako bertsolariak aritu dira kantuan: Maddi Ane Txoperena, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Andoni Rekondo.

Honela doaz gauzak bigarren bideoan:

1) Bilbon 7.000 etxebizitza daude hutsik. Maddi Anek urtebete darama etxebizitza baten bila.

2) Herri-jaiak dira baina lanera joan beharra dago. Rekondo lanera doa eta kotxea hartzera doala, hor ikusi du Egaña kapota gainean lo.

3) Andonik Everest-era igo gabe ez luke joan nahi mundu honetatik. Maddi Ane eta Maialen xerpa sonatuen laguntza izango du.

4) Plazer hutsetik harago, non hartzen dugu abaro? Galdera egin dio Pellok Sustrairi.

5) Errumaniako Sapanta herria oso ezaguna da bere hilerri alaiarengatik. Hilobiratuta daudenei buruzko epitafioak aurki genitzake bertan. Modu ironiko eta umoretsuan daude idatzita. Beste bostak hilda daudela pentsatuz, zein epitafio jarriko lukeen galdetu dio Pellok Nereari.

6) Jolas bat proposatu die Pellok bi bikoteri: Maddi Ane eta A. Rekondo alde batetik, eta Egaña eta Maialen bestetik: hitz bat eman eta zein esanahi duen kantatu behar dute (Horretan ari direla argindarra joan da une batez eta bertsolariak puntu librean hasi dira.

7) Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!