Honela jardun dute hasierako agurraren ondoren:
1) Fomoa, zerbait galtzeko beldurra da; eta jomoak, gauzak galtzearen poza adierazten du. Nereak fomoa sentitu ohi du, eta Andoni Rekondok berriz, jomoa.
2) Maialen eta Sustrai: Segurtasunari buruzko hausnarketa egin berri dute Eusko Jaurlaritzan.
3) Maddi Ane eta Andoni: Lazkao Txiki duela 100 urte jaio zen. Modu ezberdinean ezagutu zuten.
4) Denentzako gaia: zer da iraganetik itzultzea nahi ez duzuena?
5) Nerea eta Egaña: nori egingo zeniokete zuek tatuajea?
6) Maialeni gaia: hainbesteko galera al dakar zahartzaroak?
7) Rekondo, Nerea veta Sustrai: San Ferminetan peluka jantzita bideoa grabatzen aritu da Sustrai zezenen artean; Nerea udaltzaina izango da eta Rekondo, zezena. Honaino eman du lehen bideoak. Gozatu!