Ataria TB

Lazkao Txiki gogoan-'Bertso zahar eta berriak Agirre anaiekin' (2) (Lazkao, 2026-09-18) (37'08'')

Lazkao Txikiren 100. urteurrenean, ‘Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak’ ekitaldia egin da Lazkaoko Gerriko Txokoan Agirre anaien eskutik. Bertso-afari bikaina prestatu dute eta 70 bat lagun hurbildu dira bertara, giro izugarria sortuz.

Protagonistak Unai eta Eñaut Agirre anaiak izan dira. Beren emanaldietan egin ohi duten moduan, tarteka-marteka, altxatu eta bertso sail bat eman dute banaka edo binaka: ‘Iruña-Veleia’ (Eñaut Agirre); ‘Potajiarena’ (Bilintx); ‘Azpeitiko premiyua’ (Udarregi-Pello Errota-Joxe Bernardo Otaño); ‘Seaska’ (Lazkao Txiki) eta amaierarako, ‘Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak’ (Agirre anaiak). Hauek dira ikusi eta entzun ahal izango dituzunak bigarren bideo honetan. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!