Lazkao Txikik 100 urte gaur (X. Amuriza-Lazkao, 2026-09-04) (1,06'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Lazkao Txikiren jaiotzaren 100.a dela eta, Xabier Amuriza bertsolari eta Lazkao Txikiren lagunak ‘Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina’ emankizuna egin du Lazkaoko Areria antzokian. Lazkao Txiki gazteegi joan zen, 1993ko apirilaren 3an, 66 urterekin.

1999ko irailaren 24an ‘Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina’ disko-liburua aurkeztu zuten Lazkaomendin. Lazkao Txiki gogora ekartzeko ekitaldia izan da gaurkoa, ordea. Oholtza gainean Lazkao Txikiren sehaska ikus daiteke… Joxepa Madariagak egin ditu aurkezpen lanak. Xabier eskerrak emanez hasi da, disko-liburua finantzatu zuen Lazkaoko Udala aipatuz. Bere esanetan, saio honek Lazkao Txikiren obraren bilduma bat izan nahi du, baina baita ere memoria bat. Blokeeka antolatu du Xabierrek, eta pare bat bideo ere ikus daitezke lan honetan. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!