Azkarateko San Fermiñak (3) (Bazkal ondorengo bertso saioa, 2026-07- 07) (37'08'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko irailaren 1a

Lau egunetarako egitaraua prestatu dute Azkaraten, San Fermin Jaiak ospatzeko. Trikitilariak eta bertsolariak izan dira azken egunean, plazan eta Balerdi elkartean.

Bazkal ondorengo bertso saioa ikus dezakezu bideo honetan. Ermitako kontuak, ustea eta egia, jendea adinean aurrera, batzuei ilea zuritu eta besteei burua soildu… Puntu librean amaitu dute lehen saioa, bizi-bizi. Soinujoleen txanda heldu da eta jendea kontu kontari. Azkaratera joan bai baina itzuli ere egin behar da. Gai horrekin jardun dute bigarren zatiko puntu libreko saioan. Azken agurrekin ematen zaio amaiera bideo honi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!