Azkarateko San Fermiñak (1) (Trikitixa-Zabale, Lurdes eta Aintzane) (2026-07-07) (13'29'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko abuztuaren 29a

Lau egunetarako egitaraua prestatu dute Azkaraten, San Fermin Jaiak ospatzeko. Trikitilariak eta bertsolariak izan dira azken egunean. Bero itogarria egiten du eta jendea Balerdi elkartean babestu da, bide batez jatekoa eta edatekoa ahora eramanez. Baina ez hori bakarrik.

San Fermin torneoko lau t’erdiko finala telebistaz ematen ari dira: Lasok Altunaren 20-17ko abantailari buelta eman dio eta partida irabazi du 22-20ko emaitzarekin. Partida amaitu orduko hasi dira Zabale, Lurdes eta Aintzane trikitilariak. Saio labur baten ostean Lizaso eta Mendiluzeren txanda heldu da. Jende asko bildu da bazkaritara Balerdi elkartean. Bideo honetan trikitilarien jarduna duzu ikusgai. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!