EH-ko Bakarkako XVII. Sega Ligaxkako Jardunaldia (Goiatz, 2026-07-05) (24'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko abuztuaren 25a

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko XVII. Azkartasun Sega Ligaxkako 2. Jardunaldia jokatu da Goiatzen. Hogeita hamaika segalarik hartu dute parte, 10 Gaztelu herrikoak eta 6, Zaldibiakoak. Bost mailatan banatuta jardun dute segalariek: beteranoak, emakume helduak, gizon helduak, mutil gaztetxo helduak eta neska gaztetxo helduak.

Azalera jakin bateko belar saila ahalik eta azkarren eta txukunen moztea da txapelketako lana. Bigarren jardunaldi honetako sailkapena honela geratu da: beteranoetan, Pabi Astondoa, Joxe Antonio Gabirondo eta Joakin Garmendia; emakume helduetan, Ainara Otamendi, Alaitz Imaz eta Maide Garmendia; gizon helduetan, Mikel Lizartza, Miel Mari ‘Altzo’ eta Oier Urkola; mutil gaztetxo helduetan, Harri Mitxelena, Aner Zunzunegi eta Xuban Gartzia; eta azkenik, neska gaztetxo helduetan, Inge Goikoetxea, Lorea Zunzunegi eta Izar Mendizabal. Eguraldi beroa baina jende ugari hurbildu da segalarien jarduna ikustera eta gozatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!