Honela doa bigarren bideoa: 1) ‘Iparragirre abilla dala’ doinua erabilita, Ametsek puntu laburrak kantatuko ditu. Alaia eta Nerearen ahotsa izango da, esaten ausartzen ez direnen ahotsa. Alaia eta Nerea ahizpak ez dira inoiz ongi moldatu euren artean. Herentzia banatzen hasteko unea da. 2) Amets: Leaburu eta Larresoro herriak senidetuta daude. 3) Alaia Marvel Comics argitaletxeko gidoilaria da. Super-boteredunen bila dabil eta beste hiruretan topatu du super-boterea. 4) Laurak. Leaburuko toka lehiaketan eman dute izena. 5) Laurak. Puntu libreko saioa. 6) Azken agurrak.