Segidan doakizu lehen bideo honen bilakaera: 1) Sarrerako agurrak. 2) Laurak: Herri Txiki, Infernu Handi. Lehen bueltan zer kenduko luketen eskatu die Aimarrek. Bigarren bueltan, berriz, zer gehituko luketen. 3) Leaburu eta Txaramaren arteko lotura. Nerearen maitalea Leaburukoa da baina elkar ikusteko bide egokiagoa behar da. Amets alkatearengana doa. 4) Alaia eta Xabat lagunak Pirinioetara joateko asmoz dabiltza. Telefono deia jaso du Xabatek. Hartz bat dabil Zaraitzu aldean. 5) Nereak Venezuelako lurrikaraz kantatuko du. 6) Mundua aldatu nahi du Xabat zinegotziak. Ametsek urteak daramatza udaletxean teknikari gisa. 7) Alaia festazale amorratuak bi ahots ditu: Amets, lasai ibiltzeko diona eta Nerea, topera animatzen duena. 8) Bost puntu jarri dizkio Aimarrek Xabati bi alditan: lehen aldian gezurra esan behar du eta egia, bigarrenean. Honeraino lehenak eman duena. Gozatu!