Bertso saioa (2) (Belauntza, 2026-06-24) (35'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko abuztuaren 12a

Bertso saioa antolatu dute Belauntzan, bertako jaien barruan. Eguraldia dela-eta, elizan izan da saioa beroa saiheste aldera. Bost protagonista izan dira bertan: Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean.

Honako hau da bideoan ikus-entzungo duzuna: 1) Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa. Akron estadioaren inguruan ia 500 zabor-poltsa aurkitu dituzte, barruan gorpuzkiak dituztela. 2) Garai batean bazen Belauntzan ‘Gure Txokoa’ diskoteka. Maialen eta Andoni bertan ibiltzen ziren. Bazkari nostalgiko batean elkartu dira biak. 3) Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Amets eta Xabat Belauntzako osaba-ilobak dira. 4) Andoni Belauntzako Ostatura etorri da bazkaltzera. Edarien menua zabala da eta tartean daude bere atzeko beste hirurak. 5) Xabat eta Maialenek puntu libreko saioa eskainiko digute. 6) Azken agurrak. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!