Bertso saioa (1) (Belauntza, 2026-06-24) (37'32'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko abuztuaren 10a

Bertso saioa antolatu dute Belauntzan, bertako jaien barruan. Eguraldia dela-eta, elizan izan da saioa beroa saiheste aldera. Bost protagonista izan dira bertan: Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak Amaia Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean.

Honela doa lehen bideoa: 1) Aurkezpena eta Agurrak. 2) Maialen eta Amets selektibitatea eta baxoa egin duten bi gazte dira. 3) Andoni baserritarra belarretan ari da. Xabat gaztea aldapan gora dator. Nonbait, jai eman diote lantegian bero itzela dela-eta. 4) Laurak. Galdera egin die Amaiak: zuek jaio zinetenean ze gauza garrantzitsu gertatu zen? 5) Maialen: jubilazioa hirurogeita hamar urtetan jarri nahi dute. 6) Andoni eta Amets elkarri puntuak jartzen. 7) Maialen eta Andoni gurasoak eta Amets eta Xabat semeak. Hondartzara joan dira egun-pasa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!