Agurren ondotik, honela doa lehen bideoa: 1) Bostak: etxebizitza baten bila dabiltza bsotak. Lehen bertsoan nolakoa nahi duten adieraziko dute; bigarrenean, berriz, zer aurkitu duten. 2) Jon eta Unai gurasoak dira. Euren haurrek geroz eta joera nabarmenagoa agertzen dute erdararekiko, eta kezkatuta daude. 3) Maddi Ane eta Eki: herrigintzan pertsona askok jartzen du bere alea baina askotan ikusezinak dira. 4) Maialen: bertsolari batek zertarako baliatu behar ditu bere ahotsa eta ahots horren oihartzuna? 5) Maddi Ane Oriora joan da gauez hondarra hartzera. Unai udaltzainak han bertan harrapatu du hondarra biltzen. 6) Pelotako finala jokatzen da Leitzako jaietan. Jon eta Eki pelotariak dira. Hogeita bana doaz markagailuan.