Laster hasiko da bideoa prozesatzen Bertso saioa (1) (Ikaztegieta, 2025-08-10) (45'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko uztailaren 21a

Bertso saioa antolatu dute Ikaztegietako jaien baitan. Bero galanta egin du eta elizan izan da saioa. Bost protagonista izan dira jendez gainezka zegoen elizan: Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio hernaniarrak, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran. Eta gidari lanetan, berriz, Iker Iriarte gai-jartzailea.

Honela joan da saioa: 1) Eñaut eta Maialen bertako bi herritar dira. Donostian egiten dute lan eta trenez joaten dira baina oso gutxitan heldu dira ordurako. 2) Amets eta Oihana bikote inmigranteak dira duela urtebete hona etorriak. 3) Eñaut Glovoko banatzailea da. 4) Amets eta Maialen lagunak herriko tabernara joaten dira egunero kafea hartzera. ‘Euskadi Gaztea’ irratia egon ohi da jarrita. 5) Eñaut eta Oihanari puntuak jarri dizkie gai-jartzaileak. 6) Laurak anai-arrebak dira. Guraso adindunek igogailua duen etxe batera doaz bizitzera. Mudantza lanetan eskua botatzea nahi dute gurasoek. Anai-arrebek, ordea, ez dute portaera berdina. 7) Maialen eta Oihana bikotea dira. Maialen parrandazale amorratua izan da baina orain mendi korrikalari bihurtu zaigu. Honeraino, lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!