Elkartea ez dago geldirik egoteko, eta horregatik jarri diote “Jubilatuta bai, baina geldirik ez” izenburua sortu duten antzezlan berriari. Testua Antton Amondarainek idatzi du eta zuzendaritza Eneko Goitiaren esku egon da. Jubilatu eta jubilatu gabeko askok hartu du parte antzezpen honetan. Beren esanetan, ez omen dira oso trebeak antzerkigintzan, baina tartetxo alai bat eskaini nahi izan diete guztiei, gazte, heldu eta jubilatuei. Hiru atal ditu antzerki-lan honek: lehena ‘Bazkaloste bizia’; ‘Mus partida emankorra’, bigarrena eta azkena, ‘Tertulia aberatsa’ deitu dutena.