Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa (Hernani, 2026-06-07) (25'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2026ko ekainaren 13a

Hernanin jokatu da gizonezkoen Gipuzkoako txapelketa. Sei segalari izan dira bertan: Mikel Lizartza tolosarra, Josu Mendizabal zaldibiarra, Amaiur Arrospide Leaburu-Txaramakoa, Jokin Etxeberria amasa-bedaioarra, Oier Urkola Anoetakoa eta Julen Gabirondo urnietarra.

Mila metro koadroko saila moztu behar izan dute ahalik eta azkarren baina txukuntasuna kontuan hartuta. Gabirondok jantzi du txapela beste behin (33.10). Podiumean Lizartza (36.39) eta Etxeberria (37.14) izan ditu. Urkola laugarren sailkatu da (40.02) eta Arrospide (44.08) eta Mendizabal (47.20) lehen aldiz aritu dira sega sail txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!